XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
b) urrun samur-arazten gaituztenen ganik,
c) deusik ez delibera, ez egin, herrak dirauno (XXIII);
d) egiten zaikun gaizkia Jainkoaren gaztigutzat onhar (XXIV);
e) orhoit hasarrea-erhokeria bat dela (XXV);
f) ez kasu egin errankizunari (XXVI);
g) gogoan atchik kristo-ren gorphutzeko menbroek ez dutela elgarren herrarik izan behar,
3.) Barkatu behar zaiote etsaieri:
a) Jainkoaren manamendua da (XXVIII);
b) Bego Jainkoari mendekioa (XXIX);
c) Barka bertzeri, guhauri Jainkoak barka diezagun (XXX);
IV- Lizunkeria
1.) Lizunkeriaren ondorioak:
a) zentzua itsutzen eta erhotzen du (XXXI);
b) ahaidegoaz ere ez acholarik (XXXII);
c) zin faltsu hainitz egin-arazten du (XXXII);
d) sorhaiotzen eta basatzen du gizona (XXXIll);
c) bihotza nahasten du eta kecharazten (XXXIV);
2. Lizunkeriaren garrait-bideak:
a) othoitza (XXXV);
b) gogoeta tzarren kentzea (XXXVI);
c) ongirako chede fermua (XXXVII);
d) deusik egin gabe ez egon (XXXVIII);
e) gogoari eman zoin laburra den atsegin lizuna (XXXIX) eta zer ondorioak dituen (XL);
f) kasu bortz sentsueri, bereziki begieri (XLI);
g) kasu solaseri (XLII);
h) ez sobera jan, ez edan (XLIII);
i) ihes egin dantzari, usain oneri, fereka, eta bertze erorbide guzieri (XLIV)
Horra ahal bezain garbiki
Badu mami, badu irakaspen; eta segur naiz askok dolu dutela bigarren partea ez eskuraturik.
Lehenaren araberakoa balinbazen, zer ez dugu galdu?.
Bainan cho! Beharrirat erraren dautzugu, gure iduriko, bigarren zathia, parte segurik, ez dugula batere galdua; itchura askoren ara- bera, Axular-ek ez bide du berak (chaharregiz ala nik dakit-a?) bere liburua argitarat eman: ilobak ala bertze norbaitek hartu dituzke eskuz eginikako gai guziak, lehen partekoak eta bigarrenekoak, elgarretarik berechi gabe, eta nolazpait bildurik ager-arazi.